Azkoitiko atez atekoaren aurkako taldea babestu du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 9a, 18:44

Azkoitiako PSE-EE udal taldeak babesa eman dio herrian hondakinen atez ateko bilketaren aurka sortu duten plataformari. Izan ere, udal taldeko zinegotzi Miguel Reimundezek adierazi duenez, «PSE-EE atez ateko bilketaren aurka dagoen herritar taldearen...

Azkoitiako PSE-EE udal taldeak babesa eman dio herrian hondakinen atez ateko bilketaren aurka sortu duten plataformari. Izan ere, udal taldeko zinegotzi Miguel Reimundezek adierazi duenez, «PSE-EE atez ateko bilketaren aurka dagoen herritar taldearen aldarrikapenekin ados dago».
Sinadura bilketa
Azkoitiako PSE-EE atez ateko bilketaren aurkako plataformako kideekin bildu zen euren aldarrikapenak bertatik beratara ezagutzeko eta atez ateko bilketaren aurka azaldutako arrazoiketarekin guztiz ados agertu da. Reimundezen iritziz alkateak eta udal gobernuak, «herritarren iritziaren aurka» atez ateko bilketa martxan jarri nahi dute herrian. Horren aurrera atez ateko bilketaren aurkako plataformak sinadura bilketa antolatu du. «Uste dugu sinadura bilketa arrakastatsua izango dela eta horren bidez ezezko borobila emango diogu atez ateko bilketari». Izan ere, PSE-EEko zinegotziak uste du atez atekoa Azkoitian abiatzen bada, herritarrak izango direla «hondakinen bilketa garesti, zikin eta desorosoaren kaltetu nagusiak».
Horretaz gain, Reimundezen azpimarratu du «ingurumena errespetatu behar den arren, herritarrek ere errespetua merezi dutela eta Bilduk alkate dekretuz bere nahia inpostua nahi duela». Zinegotziak gaineratu du sozialistak birziklatzearen alde daudela, «baina ez herritarrak birziklatzera behartzen dituzten neurrien bidez».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide