Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi txapelketa, Bartzelonako Challenge zirkuituko IronMana, jokatu zen pasa zen asteburuan, eta Azkoitiko Triatloi taldeak bertan hartu zuen parte. Horiek 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrikan egin zituzten, eta Andoni Ibarbiak 64. postuan amaitu zuen proba. Taldekideak egindako «emaitza bikainak» azpimarratu ditu taldeak. Aritz Elorzak eta Harkaitz Arrutik 173 eta 256. postuan amaitu zuten saioa, hurrenez hurren. Lasterketan 1.200 lagunek hartu zuten parte.