Elkargunean Wing Fight borroka-artea ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Bihar kirol mota horren inguruko ikastaroa egingo dute, eta interesa duen orok hartu dezake parte. Ikastaroa 10:00etatik 12:00etara bitartean izango da, Elkargunearen Herriko Plazan. Saioa doakoa izango da.