Atez ateko ereduaren aurkako kanpaina hasi dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 4a, 11:38

Herritar talde batek eta Azkoitiako EAJko ordezkari batzuk Atez atekoa EZ Bosgarren edukiontzia BAI kanpaina hasi dute, eta azkoitiarren sinadura biltzen hasi da. Etxez etxe eskutitzak banatu dituzte, triptiko batekin batera. Bertan, atez atekoaren au...

Herritar talde batek eta Azkoitiako EAJko ordezkari batzuk Atez atekoa EZ Bosgarren edukiontzia BAI kanpaina hasi dute, eta azkoitiarren sinadura biltzen hasi da. Etxez etxe eskutitzak banatu dituzte, triptiko batekin batera. Bertan, atez atekoaren aurkako «arrazoiak» azaldu dituzte taldeko ordezkariek, eta horiek proposatzen duten ereduarekin bat egiten dutenek, orria sinatu eta postaz bidaltzeko aukera jarri dute. «Sinadura hauekin, udalari eskatu nahi diogu horrelako erabaki bat hartu aurretik, herritarren iritzia kontutan izan dezala, eta ez dezala inposaketa bidez hondakinen sistema aldatu». Izan ere, taldearen ustez, Azkoitiko Udal Gobernuak «atez ateko sistema jartzeko asmoa du». Hala, herrian hondakinen kudeaketaren inguruko «eztabaida» sortu dela gaineratu dute ekimeneko antolatzaileek.

Postaz bideko sinaduretan emandako datuak «sekretupekoak» izango direla adierazi du taldeak, eta «inongo konsturik» ez dutela eragiten gaineratu dute. Halaber, atxikimenduak beste modu batera ere bilduko dituztela jakinarazi dute; hileko lehenengo eta azken larunbatean mahaiak jarriko dituzte Eliz atarian eta Maxi Eroskiko sarreran. Hala, bihar kalean izango dira, «kanpaina babesten duten guztiei euren sinadurak eskatuz».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide