Hierros Eguinok ukatu egin du berak hartu zuela Oinartxoko lixibatuen ardura

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 3a, 12:37

Hierros Eguino enpresak gezurtatu egin du Azkoitiko Udal Gobernuak eta EAJk Oinartxo zabortegiko lixibatuen tratamenduan esan dutena. 2008. urtera bitartean zabortegiko lurren jabea izan zen enpresak UROLA KOSTAKO HITZA egunkariari adierazi du lurren s...

Hierros Eguino enpresak gezurtatu egin du Azkoitiko Udal Gobernuak eta EAJk Oinartxo zabortegiko lixibatuen tratamenduan esan dutena. 2008. urtera bitartean zabortegiko lurren jabea izan zen enpresak UROLA KOSTAKO HITZA egunkariari adierazi du lurren salerosketa izan zenean, Azkoitia Lantzen berak hartu zuela “lixibatuen tratamendua egiteko ardura”. “Egungo eta aurreko Azkoitia Lantzeneko ordezkariek adierazi dute Hierros Eguinok bere betebeharrei uko egin diela, eta horren ondorioz beraiek egin behar izan dutela kudeaketen kargu. Hori gezurra da, ordea; izan ere, enpresak lurrak saldu zizkionean Azkoitia Lantzeni, eskritura publikoan erakundeak berak hartu zuen lixibiatuen ardura. Hierros Eguinok, berriz, zabortegia ixtea hartu zuen bere gainĀ», adierazi du Beatriz Ciprianek, enpresaren abokatuak.

Enpresk bere konpromisoak bete dituela adierazi du abokatuak, eta lixibatuen tratamendua “alde batera utzi” duena “Azkoitia Lantzen” izan dela ohartarazi du. Honen aurrean, Ciprianek jakinarazi du erakunde publikoaren aurka salaketa jarriko duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide