Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi? hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako. Ikasturteko lehenengo hitzaldia izango da, eta Nerea Mendizabal psikopedagogian lizentziatuak emango ditu azalpenak. “Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean, oinez nola ikasten du, erakutsi gabe?”. Galdera horiek izango dituzte abiapuntu, eta horren bidez hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi dute antolatzaileek. 18:00etan izango da hitzaldia, haurreskolan, eta saioa irekia da.
Haurreskolak hainbat hitzaldi antolatu ohi ditu ikasturtean, gurasoek izaten dituzten “kezkak” argitzeko asmoz.