Elkarguneak urria amaieran kobratuko ditu kuotak, BEZren igoerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 27a, 14:15

Azkoitiko Udalak jakinarazi du Elkarguneko bazkide direnei urriaren amaieran kobratuko zaiela 2012ko azken hiruhileko kuota. Halaber, Elkarguneak BEZ zergaren igoera ezarriko du, eta, beraz, igoera hori urteko azken tarifei atxikiko dizkiete. Elkargune...

Azkoitiko Udalak jakinarazi du Elkarguneko bazkide direnei urriaren amaieran kobratuko zaiela 2012ko azken hiruhileko kuota. Halaber, Elkarguneak BEZ zergaren igoera ezarriko du, eta, beraz, igoera hori urteko azken tarifei atxikiko dizkiete. Elkarguneko kuoten eta zerbitzuen inguruko eskuorriak banatu ditu udalak, baina honek adierazi du «oker» bat egon dela, «gaizki ulertu baten ondorioz». Izan ere, eskuorri handienean dauden tarifak ez dira zuzenak, BEZaren igoera ezarri gabe baitute. Aldiz, horren barruan banatu duten diptikoko kuotak dira zuzenak.

Hori hala izanik, urteko bonoa egiten duten sei eta hamabi urte arteko haurrek 33,61 euro ordaunduko dute hiru hilabetean behin; 13 eta 17 urte bitarteko nerabeek, berriz, 40,34 eurotan izango dute hiruhileko kuota. 18 eta 64 urte artekoek, berriz, 67,23 euro ordainduko dute, eta adinduek, ikasleek eta langabetuek 40, 34 euro. Halaber, diptiko horretan eguneko sarreren, matrikulen eta eskaintzen prezioak ere ageri dira.

Udalak barkamena eskatu die herritarrei, sortutako eragozpenen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide