Jarraipen zabala du greba orokorrak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitian jarraipen zabala ari da izaten greba orokorra. Herriko ekonomia ia geldirik dago, eta saltoki gehienak itxita daude, Espainiako Gobernuak egin dituen murrizketak salatzeko. Hainbat lagunek auto karabana egin dute goizean goiz, eta ELA eta LA...

Azkoitian jarraipen zabala ari da izaten greba orokorra. Herriko ekonomia ia geldirik dago, eta saltoki gehienak itxita daude, Espainiako Gobernuak egin dituen murrizketak salatzeko. Hainbat lagunek auto karabana egin dute goizean goiz, eta ELA eta LAB sindikatuek pikete informatiboa egin dute herrian zehar. Hasiera batean irekita zeuden hainbat saltokik lanuztea hasi dute piketeak pasa direnean; hala nola, gasolindegiak, Banco Santanderrek eta Diak. Beste batzuk, berriz, lanean jarraitu dute. Hala, tentsio uneak izan dira Ertzaintzarekin, eta poliziek kameraz grabatu dituzte pikete informatiboak.

Industriari dagokionez, enpresa gehienak itxita daude, salbuspenak salbuespen. Hala nola, Ibarmia, Alberdi, Ormola, Xubi eta Gurelan enpresak irekita daude.

Arratsaldean jarraituko dute mobilizazioek; 17:00etan auto karabana egingo dute, eta 18:30ean elkarretaratzea izango da plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide