Juan Ignacio Uria omenduko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 25a, 13:32

Juan Ignacio Uria azkoitiarra omenduko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urriaren 6an, Castillo de Pedrazan (Segovia, Espainia). Bizkaiko sailak egin du eskaera, omenaldia aprobetxatuz, elkartearen inguruan gogoeta egiteko baliatuko dute eguna kid...

Juan Ignacio Uria azkoitiarra omenduko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urriaren 6an, Castillo de Pedrazan (Segovia, Espainia). Bizkaiko sailak egin du eskaera, omenaldia aprobetxatuz, elkartearen inguruan gogoeta egiteko baliatuko dute eguna kideek.

Frankismoaren ostean, 1976an, Azkoitiko alkatea izan zen Uria. Baita 1977ko Asanblada Konstituziogileko senataria, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria ere. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentea izandakoa da, eta Eusko Ikaskuntzako kidea. Gentilak eta legendak (1963) eta Emparango dorretxea  (1977) lanak ere egin zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide