Pilotakadak aurrerapauso gisa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 25a, 11:17

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren baitako Emakumea Pilotari proiektuak ikasturte berriari heldu dio. Orain arteko erantzuna eta harrera kontuan hartuta, aurten ere hainbat jarduera antolatuko dute eskualdean, adin guztietako emakumezkoak pilota ezagutzera eta jokatzera animatzeko. Aian eta Zarautzen nesken paleta eskola eskainiko dute, eskolartekoei pilota lantzeko aukera emanez. «Gure asmoa pilota gustuko duten neskak gure kirol honetara gerturatzea da, neskez osaturiko taldeak antolatu eta paletan jokatzen irakastea da». Tituludun teknikari baten ardurapean, paletan jokatuz ondo pasa eta bere joko maila hobetzeko aukera dute 8-16 urte bitarteko neskek urritik ekainera bitartean. Aian, udal pilotalekuan elkartuko dira ostiraletan, 16:30etik 18:00­etara. Zarautzen Aritzbatalde pilotalekuan egingo dute ikastaroa asteazkenetan, 17:00etatik 18:30­­era. Pilota eskolan izena emateko epea bihar bukatuko da; eta Zarautz Kirol Elkartean bi herritako ikastetxetan eta Aiako kultur etxean egin daiteke. Helduntzako saioak Eskolartekoentzat ez ezik, 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko paleta ikastaroak ere antolatu dituzte Azkoitian eta Zarautzen. Parte-hartzaileek pisuz egokitutako paletak eta teniseko pilota motelagoak erabiliko dituzte, «paletako hastapena egin, eta joko maila hobetzeko». Era berean, pilota praktikatuz, jarduera fisikoa egiteaz gain, paletan aritzen diren beste neska eta emakumeak ezagutu, eta elkarrekin jokatzeko aukera izango dute ikastaro hauetan izena ematen dutenek. Egitasmoa aurrera eramango duten beste herrietako emakumeekin hainbat saio egingo dutela [...]

Emakumezkoen I. Paleta Txapelketako finala (Amaia Ventas/Urola Kostako Hitza)

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren baitako Emakumea Pilotari proiektuak ikasturte berriari heldu dio. Orain arteko erantzuna eta harrera kontuan hartuta, aurten ere hainbat jarduera antolatuko dute eskualdean, adin guztietako emakumezkoak pilota ezagutzera eta jokatzera animatzeko.

Aian eta Zarautzen nesken paleta eskola eskainiko dute, eskolartekoei pilota lantzeko aukera emanez. «Gure asmoa pilota gustuko duten neskak gure kirol honetara gerturatzea da, neskez osaturiko taldeak antolatu eta paletan jokatzen irakastea da». Tituludun teknikari baten ardurapean, paletan jokatuz ondo pasa eta bere joko maila hobetzeko aukera dute 8-16 urte bitarteko neskek urritik ekainera bitartean. Aian, udal pilotalekuan elkartuko dira ostiraletan, 16:30etik 18:00­etara. Zarautzen Aritzbatalde pilotalekuan egingo dute ikastaroa asteazkenetan, 17:00etatik 18:30­­era. Pilota eskolan izena emateko epea bihar bukatuko da; eta Zarautz Kirol Elkartean bi herritako ikastetxetan eta Aiako kultur etxean egin daiteke.

Helduntzako saioak
Eskolartekoentzat ez ezik, 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko paleta ikastaroak ere antolatu dituzte Azkoitian eta Zarautzen. Parte-hartzaileek pisuz egokitutako paletak eta teniseko pilota motelagoak erabiliko dituzte, «paletako hastapena egin, eta joko maila hobetzeko». Era berean, pilota praktikatuz, jarduera fisikoa egiteaz gain, paletan aritzen diren beste neska eta emakumeak ezagutu, eta elkarrekin jokatzeko aukera izango dute ikastaro hauetan izena ematen dutenek.

Egitasmoa aurrera eramango duten beste herrietako emakumeekin hainbat saio egingo dutela adierazi dute antolatzaileek. Hala nola, Aste Santuen ondoren topaketak egingo dituzte, eta maiatza amaieran Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute. Egun horretan, festa egiteaz gain, Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiko azken fasea jokatuko dute.

Izena Azkoitiko eta Zarauzko kiroldegietan eman daiteke, eta epea bihar bukatuko da. Halaber, Azkoitiko ikastaroetan aritu nahi dutenek 943-47 14 63 edo 696-39 52 11 telefono zenbakietara deituta edo naroa.pilota@kirolak.net pos­ta elektronikora idatzita ere egin daiteke. Zarauzko kasuan, 943-47 14 63 edo 665-98 85 88 telefono zenbakietara deituta edo 2.pilota@kirolak.net posta elektronikora. Urrian ekingo diete ikastaroei, Azkoitiko Gurea pilotalekuan eta Zarauzko Aritzbatalde nahiz Zinema pilotalekuetan. Antolatzaileek adierazi dutenez, Azkoitiko ikastaroko urriko lehen saioak probarako izango dira, eta, ondorioz, gerturatzen diren emakumeek doan aritu ahal izango dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide