EAJren arabera, Kontu Auzitegiak ebatzi du “udalak jarduera ekonomikoa behar bezala bete duela”

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 24a, 12:14

Azkoitiko EAJk jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Auzitegiak dagoeneko egin duela Azkoitiko Udalaren eta Azkoitia Lantzenen inguruko kontu ikuskaritzaren behin betiko txostena. Bertan, bi erakundeek 2010ean eta, oro har, aurreko legealdian izan zuten “legezkotasuna” eta “egoera ekonomiko-finantziarioa” aztertu du Kontu Auzitegiak; hori hala izanik, EAJren arabera, auzitegiak ebatzi du “Azkoitiko Udalaren 2010eko egoera finantziarioak erakundearen ondarearen irudi fidela” islatzen zutela. Halaber, Azkoitiko Udalari dagokion jarduera ekonomiko-finantziarioa “behar bezala” bete duela ondorioztatu du EAEko Kontu Auzitegiak, jeltzaleen arabera. “Udalak bere kontentzio politikarekin jarraitu du, eta 2,02 milioi euroko aurrezki gordina eta 414.500 euroko aurrezki garbia aurreikusi du. Horrek hurrengo jardueretako inbertsioak finantziatzea ahalbidetuko du”, adierazi du Mikel Zubizarreta EAJko bozeramaileak prentsaurrekoan, txostena irakurriz. Azkoitia Lantzeni dagokionez, berriz, 2010era bitartean “konpromiso ugari” hartu zituztela ondorioztatu du auzitegiak, jeltzaleen esanetan.    

Azkoitiko EAJk jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Auzitegiak dagoeneko egin duela Azkoitiko Udalaren eta Azkoitia Lantzenen inguruko kontu ikuskaritzaren behin betiko txostena. Bertan, bi erakundeek 2010ean eta, oro har, aurreko legealdian izan zuten “legezkotasuna” eta “egoera ekonomiko-finantziarioa” aztertu du Kontu Auzitegiak; hori hala izanik, EAJren arabera, auzitegiak ebatzi du “Azkoitiko Udalaren 2010eko egoera finantziarioak erakundearen ondarearen irudi fidela” islatzen zutela. Halaber, Azkoitiko Udalari dagokion jarduera ekonomiko-finantziarioa “behar bezala” bete duela ondorioztatu du EAEko Kontu Auzitegiak, jeltzaleen arabera. “Udalak bere kontentzio politikarekin jarraitu du, eta 2,02 milioi euroko aurrezki gordina eta 414.500 euroko aurrezki garbia aurreikusi du. Horrek hurrengo jardueretako inbertsioak finantziatzea ahalbidetuko du”, adierazi du Mikel Zubizarreta EAJko bozeramaileak prentsaurrekoan, txostena irakurriz.

Azkoitia Lantzeni dagokionez, berriz, 2010era bitartean “konpromiso ugari” hartu zituztela ondorioztatu du auzitegiak, jeltzaleen esanetan.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide