Urola Ikastolako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako tutoreak gurasoekin elkartuko dira astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 21a, 15:17

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk batxilergoko eta lanbide heziketako gurasoekin bilera egingo du hurrengo astelehenean, hilak 24ean. Gurasoak tutoreekin elkartuko dira, eta hainbat gai jorratuko dituzte; hala nola, Batxilergoko mailen antolaketa ...

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk batxilergoko eta lanbide heziketako gurasoekin bilera egingo du hurrengo astelehenean, hilak 24ean. Gurasoak tutoreekin elkartuko dira, eta hainbat gai jorratuko dituzte; hala nola, Batxilergoko mailen antolaketa (ikasgaiak, irakasleak, ordutegiak), ebaluazio eta errekuperazio prozedurak, ikastetxearen araudia eta funtzionamendua, ikasturtearen berezitasuna, tutoretza eta orientazio zerbitzuaren antolaketa eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIren konpromisoa izango dute hizpide.

Batxilergoko gaztelerazko bilera 18:00etan izango da, eta euskarazkoa, berriz, 19:00etan. Lanbide Heziketan arituko diren ikasleen gurasoekin 19:00etan elkartuko dira, eta saioa euskaraz eta gazteleraz egingo dute. Gurasoak euren seme-alabei dagozkien ikasgeletan elkartuko dira, eta ikastetxeak gomendatu die ikasleei banatu zizkien karpeta eraman dezatela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide