GUTUNA Oñartxo zabortegiari buruzko argibideak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 19a, 07:00

Aurreko Irailaren 4ean Azkoitiko Alkatetzak Oñartxo Zabortegiari buruz emandako prentsaurrekoa dela eta, Ingurumen Egokitzapen Lanetan jardun diren empresek (Lurkide Hondalanak, S.L., Tximistarri, S.L. eta Hirigintza, S.A.) hurrengoa adierazi nahi dute. Komenigarria da argi bereiztea, alde batetik, Hierros Eguino, S.L.ri Egino Berriko lurren eta lixibiatuen erosketa; Azkoitia Lantzen, S.A. eta Oñeder, S.A. arteko alokairu kontratuaren ebazpena, Azkoitia Lantzenek bere gain hartu zituen Oñederrek bertan utzitako altzairu hautsen ingurumen erantzunkizunak; urteetan zehar zabortegian isuritako hondakinengatik Udalak jasotako kanona, eta bestetik, azken urtean egindako lixibiatuen tratamendua. Gai guzti hauei buruz Azkoitiko Udaleko eta Azkoitia Lantzen, S.A.ko zerbitzu tekniko eta juridikoek eman dezakete berri, beroiek izan baitira gai guzti hauetan protagonista. Era berean, hauek izan dira hurrengo 30 urteetarako lixibiatuen kudeaketa 500.000€tan baloratu eta, zortzi hilabete beranduago, 15.613.000€ko balorazioa lortzeko xehetasunak eman zituztenak. Oñartxo Zabortegiko Ingurumen Egokitzapen Lanei dagokienez, hauek zabortegiak duren Ingurumen Baimen Bateratuaren barne aurkitzen dira eta Eusko Jaurlaritzaren oneritsia dute, baita dagokion udal baimena ere. Obra hauetan zehar lixibiatuen baltsa hustu egin da eta berorren betelana araudi guztia betetzen duten produktuekin egina dago. Baltsa horretan ere, inertizazio plantaren azpian zeuden altzairu hautsak ezarri ziren, zabortegi barnean dauden berberak. Altzairu hauts hauen kudeaketa Azkoitia Lantzen, S.A.ri zegokion Oñeder, S.A.rekin harturiko konpromezuarengatik. Azken [...]

Aurreko Irailaren 4ean Azkoitiko Alkatetzak Oñartxo Zabortegiari buruz emandako prentsaurrekoa dela eta, Ingurumen Egokitzapen Lanetan jardun diren empresek (Lurkide Hondalanak, S.L., Tximistarri, S.L. eta Hirigintza, S.A.) hurrengoa adierazi nahi dute.

Komenigarria da argi bereiztea, alde batetik, Hierros Eguino, S.L.ri Egino Berriko lurren eta lixibiatuen erosketa; Azkoitia Lantzen, S.A. eta Oñeder, S.A. arteko alokairu kontratuaren ebazpena, Azkoitia Lantzenek bere gain hartu zituen Oñederrek bertan utzitako altzairu hautsen ingurumen erantzunkizunak; urteetan zehar zabortegian isuritako hondakinengatik Udalak jasotako kanona, eta bestetik, azken urtean egindako lixibiatuen tratamendua.

Gai guzti hauei buruz Azkoitiko Udaleko eta Azkoitia Lantzen, S.A.ko zerbitzu tekniko eta juridikoek eman dezakete berri, beroiek izan baitira gai guzti hauetan protagonista. Era berean, hauek izan dira hurrengo 30 urteetarako lixibiatuen kudeaketa 500.000€tan baloratu eta, zortzi hilabete beranduago, 15.613.000€ko balorazioa lortzeko xehetasunak eman zituztenak.

Oñartxo Zabortegiko Ingurumen Egokitzapen Lanei dagokienez, hauek zabortegiak duren Ingurumen Baimen Bateratuaren barne aurkitzen dira eta Eusko Jaurlaritzaren oneritsia dute, baita dagokion udal baimena ere. Obra hauetan zehar lixibiatuen baltsa hustu egin da eta berorren betelana araudi guztia betetzen duten produktuekin egina dago. Baltsa horretan ere, inertizazio plantaren azpian zeuden altzairu hautsak ezarri ziren, zabortegi barnean dauden berberak. Altzairu hauts hauen kudeaketa Azkoitia Lantzen, S.A.ri zegokion Oñeder, S.A.rekin harturiko konpromezuarengatik. Azken hauek dira aipaturiko minbizi-sortzaile diren hondakinak, Azkoitia Lantzen, S.A. delarik hauen jabe.

Obra hauen barne, lixibiatuen tratamendua egin da 2011ko iralairen 1tik 2012ko abuztuaren 31raino, enpresa kontratistak eta Azkoitia Lantzenek sinaturiko kontratuaren arabera, berauen gainbegiralea Arturo Garate udal arkitektoa zelarik. Lixibiatuen tratamendua era egokian egin da, hauen emaitzak justifikatzen duten dokumentazioaren berri eman zaielarik, Azkoitia Lantzen, URA eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitateko Zuzendaritzari. Azken hauek prozesu osoan zehar gainbegiratu dute egindako tratamendua.
Azkoitia Lantzen lixibiatu tratamenduko kontratuko epearen jakindun izanik, hauen etorkizuneko tratamenduari buruzko kudeaketa ezarengatik, abuztuaren 6an hasi zen lanean, hainbat kontratazio prozesu argitaraturik. Esleipen hauetara ez da inor aurkeztu. Zentzu hontan, abuztuaren 30an kontratistari kontratuaren luzapena proposatu zion lixibiatuen tratamenduaren esleipen zuzena egin arte. Kontratistak uko egin zion eskaintzari bi arrazoiengatik: egoki burututako lanen ordain eza (200.000€ zor dizkiote) eta tratamendu plantak behar dituen berriztatze eta inbertsioen (150.000€ inguruan) ordainketa, izandako aurrekariak direla eta.

Kontratistak eginiko ukamenaren aurrean, Azkoitia Lantzenek Azkoitiko Udalari eta Eusko Jaurlitzari eskatu zion tratamendu plantaren esku hartzea, planta hau kontratista eta azpikontratistarena izanik. 2012ko abuztuaren 31ean azpikontratistak bereak diren instalazioak jaso zituen arrazoiaren indarra erabiliz.

Alkate jauna instalazioetara iritsi zenean, udal idazkariak, Begoña Garmendiak, idatzi bat eman zion azpikontratistari planta jasotzeko baimenik ez zuela esanez, hauen desmuntaia eta jasoketa kontratuko dokumentuetan adierazten delarik. Azkoitia Lantzen indar publikoa erabiltzen saiatu zen, ez azpikontratistak, sinaturiko kontratuan adierazitakoa besterik egin ez zuelarik.

Muntaia mediatuko horren erantzule bakarra Azkoitia Lantzen da. Gai horiei guztiei buruz kanpo ikuskaritza bat egin beharra dago. Horren ondorioetatik egia lortuko da, baita Greenpeace-ri egindako salaketa ezezagunaren jatorria. Aipatzen diren erantzukizunei buruz, horiek Azkoitia Lantzeni eskatu behar zaizkio, informazioa eta gertakariak nahasteagatik, onartuta eta epemuga igarota duten konsignaturiko aurrekontuen ordainketa ezarengatik, ez premiazko eta eskubideen aurka dagoen indar publikoaren erabilerarengatik, eta abar.

Istorio honek duen hedapenaren ondorioz, ezinezkoa da lerru batzuetan laburtzea. Hala, gai honi buruzko gertaera guztiak jasotzen dituen informazio blog bat irekitzea aztertzen ari da.

Edonola, sarbide publikoan duten Azkoitia Lantzen SA eta Azkoitiko Udalaren txostenetan dauden dokumentuetan froga daitezke adierazitako informazio eta gertakariak.

Alex Balda. Lurkide, Hirigintza, eta Tximista enpresen izenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide