Juan Ramon Azpitarte Imuntzo-k antzerkira egin du salto, Eleuterio Jauregi Beloki alboan duela. Bi trikilariek Zu ere On Kixote? antzezlanean hartuko dute parte, azkoitiarrak Santxo Panzaren rola eginez eta zaldibiarrak, berriz, On Kixoterena. Horretarako, interpretazioa musikarekin uztartuko dute trikitilariek: «Hasiera batean musikarekin soilik girotzen dugu obra, baina denbora pasa ahala aktore papera ere hartzen dugu, eta istorioan sartzen gara», adierazi du Imuntzok.
Imuntzo eta Beloki Agerre Teatroarekin ari dira antzezlana prestatzen, eta horiek bi aktore izango dituzte taula gainean; Ainhoa Pineda Unai Fernandez. Maite Agirre, berriz, zuzendari lanetan arituko da. Guztien artean kontatzen dute On Kixoteren istorioa, eta horretarako, Euskal Herriko eta Gaztela Mantxako (Espainia) musikaz baliatuko dira musikariak.