Elkarguneko kirol eta kultura jardueretan aritzeko dagoeneko eman daiteke izena. Halaber, Elkargunean egiten diren kirol jarduerak bertatik bertara ezagutzeko ate irekien saioak egingo dituzte aste honetan. Gaur dira lehen saioak, eta bihar eta asteazkenean ere egingo dituzte, goiz eta arratsaldez. Hala nola, pilates, yoga, aerobic, tai-chi edo acuagym saioetara joan daiteke aste honetan, doan. Horretarako plazak mugatuak dira, eta ordutegien informazio gehiago www.elkarguneazkoitia.net helbidean aurkitu daiteke.