Azkoitiko Kultur Elkarteak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin Bizenta Mogel XXXI. Ipuin Lehiaketa antolatu du, eta dagoeneko kaleratu dituzte oinarriak. Lehiaketan hamazortzi urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte, eta horiek urriak 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak. Ipuinak euskaraz idatziak egon behar dira; gutxienez lau orriko luzera izan behar du, eta gehienez hamar orrikoa. Halaber, ipuinak orriaren alde batetik idatzi behar dute parte hartzaileek, tarte bikoitzez.
Aurkeztutako lanak orijinalak izan beharko du, aurretik inon argitaratu edo saritu gabekoa. Ipuinak Azkoitiko Udaletxean aurkeztu behar dira; Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g, Azkoitia 20720 helbidera. Horiek gaitzizen batekin egon behar dute izenpetuta; hala, ipuinarekin batera beste kartazal bat aurkeztu beharko dute. Bertan, gaitzizen berarekin batera, idazlearen datu pertsonalak jasoko dituzte.
Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia. Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu, eta bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnek 330 euro eta oroigarria eta 200 euro eta oroigarria, hurrenez hurren.