Artxamendik eta Abarketatxo ludotekak irailerako ekintzak prestatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 14a, 10:47

Abarketatxo ludotekak astelehenean hasiko du ikasturte berria, eta bertan aritzeko gaur amaitzen da izena emateko epea. Ludotekan bertan eman daiteke izena, 17:00etatik 19:00etara. Hurrengo astean, jolas librea izango dute ludotekara bertaratzen dire...

Abarketatxo ludotekak astelehenean hasiko du ikasturte berria, eta bertan aritzeko gaur amaitzen da izena emateko epea. Ludotekan bertan eman daiteke izena, 17:00etatik 19:00etara. Hurrengo astean, jolas librea izango dute ludotekara bertaratzen direnek, eta hilak 24tik 28ra bitarteko astean futbol partidak, jolasak eta jolastokietara irteerak egingo dituzte.

Artxamendi gazte topalekuak ere prestatu ditu irailerako ekintzak; hilak 19an, Harremanak lantzen saioa egingo dute, eta hurrengo egunean scalextric saioa izango da. Hilak 21ean, berriz, bideo jolasak izango dituzte gazteek. Halaber, hilak 26an, 27an eta 28an karaokea, Harremanak lantzen saioa eta sukaldaritza tailerra izango dute, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide