Haurreskolak zabaldu du matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 12a, 11:57

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak dagoeneko zabaldu du 2012-2013 ikasturterako matrikulazio epea. Izan ere, azarotik otsailera bitartean haurreskolan hasi nahi duten haurrek izena irailean eman beharko dutela jakinarazi dute ikastetxeko kideek. Bert...

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak dagoeneko zabaldu du 2012-2013 ikasturterako matrikulazio epea. Izan ere, azarotik otsailera bitartean haurreskolan hasi nahi duten haurrek izena irailean eman beharko dutela jakinarazi dute ikastetxeko kideek. Bertan matrikulatzeko umeak gutxienez hamasei aste izan behar ditu, eta eta horiek hilak 19ra arte izango dute izena emateko aukera.

Halaber, epe horretatik kanpo jaiotako umeek urriaren 29ra bitartean izango dute izena emateko aukera, behin behineko zerrendak atera bitartean. Haurreskolan astelehenetik ostiralera bitartean eman daiteke izena, 08:30eatik 10:00etara eta 15:00etatik 16:30eara bitartean, Auzmendi bidean. Matrikulazio orriak jasotzeko edo informazio gehiagorako 943 08 07 37 telefonora deitu daiteke.

Azkoitiko haurreskolak zero eta bi urte bitarteko haurrei ematen die heziketa zerbitzua, eta zortzi gelez osatuta dago. Zero eta urte beteko gela zortzi umez osatuta egon ohi dela adierazi du haurreskolak, eta urte bat eta bi urte artekoen gela, berriz, 13 umek osatzen dute. Haurreskola 07:30eatik 18:30eara bitartean egoten da zabalik. Horien arabera, haurreskolan umeen garapen «kognitiboa eta psikologikoa» lantzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide