Zubixe elkarteak herritarren laguntza eskatu du, jasotako arropak kudeatu ditzaten

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 11a, 12:27

Zubixe elkarte sozialak arropak eta bestelako materialak biltzen ditu duela lau urtetik, eta horien beharra duten pertsonei banatzen dizkiete gero. Zerbitzu hori aurrera eraman ahal izateko laguntza behar duela adierazi du elkarteak; hain zuzen, jasota...

Zubixe elkarte sozialak arropak eta bestelako materialak biltzen ditu duela lau urtetik, eta horien beharra duten pertsonei banatzen dizkiete gero. Zerbitzu hori aurrera eraman ahal izateko laguntza behar duela adierazi du elkarteak; hain zuzen, jasotako arropak txukundu, tolestu eta sailkatzeko bolondres bila dabiltza. Elkarteko kideak astean behin egiten die harrera materialak jaso eta ematen dituztenei, Kultur Etxeko eraikineko laugarren solairuan, 09:00etatik 11:30eara ingurura artean. Hori hala, Zubixe elkarteak dei egin die herritarrei «giza lan duin honetan» parte hartzera. Halaber, elkartearekin 657-79 93 22 telefonoaren bidez jarri daiteke harremanetan.

Zubixe elkarteko kideek materialak soberan dituztenen eta horiek behar dituztenen arteko pertsonen artean bitartekaritza lanak egiten dituzte. Hasiera batean, etorkinei laguntzeko asmoz sortu zuten elkartea, baina bertako kideek adierazi dute edozeinek jaso ditzakela arropak eta gainontzeko objektuak; hala nola, altzariak ere jasotzen dituzte. Elkartearen arabera, herritarrek «ongi» erantzuten dute, eta gehienek arropak ematen dizkie. Hala ere, haurrentzako arropen falta somatzen dutela adierazi dute. Ondoren, materiala jasotzera ere herritar ugari joaten zaizkiela jakinarazi du elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide