Lagun Onakek irabazi du Anaitasunaren aurkako derbia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 10a, 11:56

Lagun Onak Azpeitiko futbol taldea nagusitu da Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurkako denboraldiko lehenengo derbian. Alain Guridi futbolariaren golak eman zion garaipena Azpeitiko taldeari pasa zen larunbatean, bien arteko norgehiagoka «oso berdints...

Lagun Onak Azpeitiko futbol taldea nagusitu da Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurkako denboraldiko lehenengo derbian. Alain Guridi futbolariaren golak eman zion garaipena Azpeitiko taldeari pasa zen larunbatean, bien arteko norgehiagoka «oso berdintsua» izan zen arren.

Asier Olaizola Lagun Onakeko entrenatzaileak adierazi du taldea saiatu zela «aurkariei futbolean jokatzen ez uzten»; «joko garbirik egin gabe, beraien arean denbora dezente ibili ginen». Bi taldeek hainbat aukera izan zituzten, eta lehenengoa azkoitiarrek izan zuten. Lehen zatia berdinketarekin amaitu zen, eta 64. minutuan iritsi zen azpeitiarren gola. Anaitasunako jokalarien animoak «behera joan» zirela esan du Olaizolak, eta Lagun Onakek egin zituen aldaketak taldeari indarra eman ziela azpimarratu du. Minutu batzuetara beste gola sartu zuten azpeitiarrek, baina arbitroak baliogabetu egin zuen tantoa, «jokoz kanpo» izateagatik.

Anaitasunak eta Lagun Onakek duela 30 urte jokatu zuten elkarren aurka hirugarren mailan; hori dela eta, ikusmin dezente sortu zuen larunbateko saioak; hori hala izanik, harmailak herritarren bete ziren, eta beroari aurre eginez, 600 lagun inguru bertaratu ziren Txerloia futbol zelaira.

Anaitasunak golik sartu gabe eta partidurik irabazi gabe jarraitzen du hirugarren mailan; pasa zen larunbateko emaitzen ondorioz, Azkoitiko taldea hogeigarren postuan— azken postua— da aurten estreinatu berri duen mailan. Lagun Onak taldea, berriz, seigarren postuan da egun, bost puntukin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide