Jaurlaritzak bost eguneko epea eman dio Oinartxo zabortegiari isuriak saihesteko neurriak hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 7a, 14:11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bost eguneko epea eman dio Azkoitiko Oinartxo zabortegiari Urola ibaira lixibiatuen tratamendurik gabeko isuriak saihesteko neurriak hartzeko. Arantza Leturiondo sailburuordeak Hierros Eguino enpresari jakinarazi ...

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bost eguneko epea eman dio Azkoitiko Oinartxo zabortegiari Urola ibaira lixibiatuen tratamendurik gabeko isuriak saihesteko neurriak hartzeko. Arantza Leturiondo sailburuordeak Hierros Eguino enpresari jakinarazi dio “premiaz” informa dezala Jaurlaritza hartutako neurriei buruz. Bestela, exekutiboak berak hartuko ditu neurriak, enpresaren kontura.

2008ra arte Hierros Eguino izan zen Oinartxoren jabea. “Legez eta kontratuz, hari zegokion zabortegiko lixibatuen tratamendua, baina hasieratik uko egin diote bere betebeharrak betetzeari”, esan du aste honetan Azkoitiko Udalak.

Halaber, udalak adierazi du Oinartxoko zabortegia dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zabortegirik kutsatuenetakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide