Musika Hezkuntza Goiztiarraren aurkezpena egingo dute musika eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 7a, 12:03

Bizkargi Musika Eskolan Musika Hezkuntza Goiztiarra eskainiko dute beste urte batez,  Nerea Goikoetxea musikoterapeutaren eskutik. Egitasmoaren inguruko nondik norakoak azaltzeko ikus-entzunezko aurkezpena egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 12...

Bizkargi Musika Eskolan Musika Hezkuntza Goiztiarra eskainiko dute beste urte batez,  Nerea Goikoetxea musikoterapeutaren eskutik. Egitasmoaren inguruko nondik norakoak azaltzeko ikus-entzunezko aurkezpena egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 12an, musika eskolan, eta iazko esperientzia ezagutu ahal izango dute Musika Hezkuntza Goiztiarrarekin interesatua daudenek.

Egitasmoa zero eta bi urte bitarteko umeei zuzenduta dago. 17:30ean izango da aurkezpena, eta antolatzaileek dei egin die gurasoei bertaratzera, “inongo konpromisorik gabe”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide