Helduen Eskolan izena eman daiteke jada, irailaren 13ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 6a, 11:21

CEPA Helduen Eskola Publikoak ikasturte berriari ekingo dio laster, eta Azkoitiko, Azpeitiko eta Zarauzko eskolek dagoeneko irekiko dute 2012-13ko matrikulazio epea; hilaren 14era bitartean eman daiteke izena hiru herrietako ikastetxeetan, asteleheneti...

CEPA Helduen Eskola Publikoak ikasturte berriari ekingo dio laster, eta Azkoitiko, Azpeitiko eta Zarauzko eskolek dagoeneko irekiko dute 2012-13ko matrikulazio epea; hilaren 14era bitartean eman daiteke izena hiru herrietako ikastetxeetan, astelehenetik ostiralera bitartean. Zarautzen, Pagoeta kaleko bigarren zenbakira jo behar da; Azpeitian, berriz, Jose de Artetxe kalean, bigarren zenbakian (Perretxikoa) dute egoitza, eta Azkoitian Elkargunean. Izena 09:30eatik 13:30eara eman behar da. Halaber, Helduen Eskolan matrikulatu nahi dutenek NAN-a edo pasaportea, III. Gradurako matrikula eskaera eta eskola ibilbideaen dokumentazio akademikoa eraman beharko dute.

Internet bidez ere inskribatu daiteke, hemen klik eginda. Hala, agiria betetzen dutenekin harremanetan jarriko dira ikastetxekoak.

CEPAk gogoratu du eskualdeko ikastetxeetan irakaskuntza arautua (lehenengo, bigarrengo eta hirugarren gradua) eta ez arautua eskaintzen dutela; azken honetan, Euskal Herriko Unibertsitaterako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide-probak prestatzen dituzte. Halaber, bestelako prestkuntza programak jorratzen dituzte, eta gaztelerazko eta euskarazko eskolak ere izaten dira, «gizartean eta lan munduan harremanak izateko komunikazio gaitasunak lortu ditzaten».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide