Udako oporren ostean, Baztartxo aretoan berriro hasiko dira filmak eskaintzen astez aste. Halaber, bertako kudeatzaileek jakinarazi dute BEZaren igoerak ez duela eraginik izango pelikulen sarreretan; horien arabera, Azkoitiko Udala egingo da igoeraren kargu, eta prezioak mantendu egingo dituzte ikusleentzat.
Ostiralean izango da lehenengo emanaldia, 22:00etan. Tengo ganas de ti Fernando Gonzalez Molin zinemagileak 2012an zuzendutako filma izango da ikusgai orduan, larunbatean (22:00), igandean (17.15-19.30-22.00) eta astelehenean (20.00). Ohi bezala, ikuslearen eguna izango da azken egunean.