Iruretagoiena eta Aleson «penaz» itzuli dira etxera, Ultra Trailean emaitza «onak» lortuta ere

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 5a, 14:39

Leire Iruretagoiena Orioko Bizilagunak eta Imanol Aleson azkoitiarrak Mont Blanceko Ultra Traila egin berri dute, eta «munduko korrikalari onenen» artean hamaikagarren eta hemeretzigarren amaitu dute proba, hurrenez hurren. Herrialde desberdinetako ...

Leire Iruretagoiena Orioko Bizilagunak eta Imanol Aleson azkoitiarrak Mont Blanceko Ultra Traila egin berri dute, eta «munduko korrikalari onenen» artean hamaikagarren eta hemeretzigarren amaitu dute proba, hurrenez hurren. Herrialde desberdinetako 2.300 lagun aritu dira hogeita lau ordu irauten dituen proban, baina, eguraldiaren eraginez antolatzaileek ibilbidea moldatu egin behar izan dute aurtengoan, eta ondorioz, eskualdeko mendiko korrikalariak zapore «gazi-gozoarekin» itzuli dira etxera. «Ez dugu egin benetako Mont Blanceko Ultra Traila; hori da dugun sentsazioa. Proba horretarako prestatu gara mentalki eta fisikoki, baina egia esan, motibazioa galdu genuen proban bertan», adierazi du Orioko bizilagunak. Izan ere, proba originalak 168 kilometro eta 9.600 metroko gora behera positiboa du; pasa zen asteburuan Mont Blancen egin zuen elurtearen eraginez, ordea, antolatzaileek ibilbidea aldatzea erabaki zuten, eta ondorioz, parte hartzaileek 108 kilometro egin zituzten, 6.000 metroko gora beherarekin. Hori hala izanik, bi kirolariek uste dute hasierako ibilbidearekin emaitza hobeak lortuko zituztela. «Denbora pasa ahala, korrikalari asko zeharo nekatzen dira, baina mendian ibiltzen garenontzat abantaila izaten da hori».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide