Picos de Europara joango dira Anaitasunakoak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 5a, 07:00

Anaitasuna Mendi Bazkunak irailerako irteera antolatu du, eta datorren asteburuan Espainiako Picos de Europa mendikatera joango dira mendizaleak. Irteeran parte hartzu ahal izateko bihar baino lehen eman behar da izena, Azkoitiko Etxeza haragitegian; h...

Anaitasuna Mendi Bazkunak irailerako irteera antolatu du, eta datorren asteburuan Espainiako Picos de Europa mendikatera joango dira mendizaleak. Irteeran parte hartzu ahal izateko bihar baino lehen eman behar da izena, Azkoitiko Etxeza haragitegian; hala, elkarteko bazkide direnek 70 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 80 euro. Horren baitan jasoko dute bidaia, lo egitea, afaria eta gosaria. Larunbatean, 04:00etan irtengo dira, liburutegi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide