Aizpurutxo auzoan sanagustinak ospatu dituzte, eta ohi bezala, mota askotako erronkek protagonismo berezia izan zuten pasa zen astean. Hala nola, zaldi probak egin zituzten, eta Larrume eta Azortarena izan ziren aurrez aurre. Larrumeren zaldia nagusitu zen proban, honek 65 plaza egin baitzituen, eta Azortarenak, berriz, 61 plaza. Horrez gain, auzotarrek musikaz eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten; hala nola, motozerra eta aizkoraren arteko erronka ere izan zen auzoan.