Martite auzoan sanagustinak ospatuko dituzte hilaren 25etik aurrera, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan. Larunbatean botako dute txupinazoa, eta ondoren trikitilariekin poteoa egingo dute. Gauean, berriz, afaria izango da auzoko elkartean, eta erromeriarekin amaituko dute gaua.
Festak, ordea, igandean jarraituko du, hilak 26an. Ohi bezala, meza nagusia izango da 11:30ean. Ondoren, hamarretakoa egingo dute auzoan, eta arratsaldean Zelailuzeren zezen txikiekin eta pottokekin jolasteko aukera izango dute umeek, 16:30eatik aurreta. 18:00etan, berriz, Martite eta inguruko auzoen arteko desafioa izango da. Izan ere, Martiteko Txibilter baserriko astoaren eta Madariaga eta Urrategiko zortzi lagunen artean norgehiagoka egingo dute. Halaber, egun osoan trikitilariek girotuko dituzte auzoko txokoak.