Bilduren ustez, EAJk «jarrera berekoia» du Hiriberren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abu. 10a, 07:15

Hiriberreko diru laguntzak jasotzeko kudeaketa politikoak egin dituena koalizioa bera izan dela azpimarratu du Azkoitiko Bilduk, EAJren adierazpenei erantzunez. «Eusko Jaurlaritzak alegazioak onartzeko lan egin duena Bildu izan da», berretsi dute. Ku...

Hiriberreko diru laguntzak jasotzeko kudeaketa politikoak egin dituena koalizioa bera izan dela azpimarratu du Azkoitiko Bilduk, EAJren adierazpenei erantzunez. «Eusko Jaurlaritzak alegazioak onartzeko lan egin duena Bildu izan da», berretsi dute. Kudeaketa horretan PSEren «kolaborazioa» izan dutela adierazi dute, eta «ahalegin horren ondorioz» hartu duela Gasteizko gobernuak erabakia.
Izan ere, EAJk «kudeaketa politiko txarra» izatea leporatu dio Bilduri, hasiera batean diru laguntzen zati bat kendu zuelako Jaurlaritzak. Zentzu horretan, jeltzaleek egin dituzten deklarazioak «penagarriak» eta «patetikoak» direla uste du Bilduk, eta horien «berekoikeria» salatu dute: «Aldiro-aldiro, gezur, deskalifikazio eta irainen politika egiten ari da EAJ. Baina Bildun ez dugu gisa horretako politikan sinesten, eta ez dugu bide hori jarraituko». Hori hala, kudeaketa «arduratsu» eta «heldua» egiten jarraituko dutela adierazi dute.

Izan ere, Bilduk adierazi du EAJ «bere burua loriatzen» ari dela: «Udalaren egoera zaila ezagutzen dute, eta badakite egoera honen erantzuleak eurak direla, aurreko legegintzaldiaetan egindako kudeaketa eskasaren ondorioz dagoela udala dagoen tokian. Eta hala ere elkarlanean aritu beharrean, oztopoak jarri besterik ez dute egiten». Hain zuzen, koalizioak gogoratu du diru laguntzak jasotzeko Txalon Errekako lanak iazko urte amaierarako egin behar zirela: «Lanak Bildu udalean zegoela egin zen, EAJk bere agintaldian lanak hasteko gaitasunik izan ez zuelako».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide