Hiriberren diru-laguntza “herritarren mesederako” izango dela berretsi du Udal Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abu. 6a, 13:33

Azkoitiko Udalak «gustura» hartu du Hiriber egitasmoaren diru-laguntza osoak berreskuratu izana. Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia «herritarren mesederako» izango dela berretsi du Azkoitiko Udal Gobernuak, eta, honen arabera, azken hilabeteet...

Azkoitiko Udalak «gustura» hartu du Hiriber egitasmoaren diru-laguntza osoak berreskuratu izana. Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia «herritarren mesederako» izango dela berretsi du Azkoitiko Udal Gobernuak, eta, honen arabera, azken hilabeteetan egin duten «ahaleginak bere fruituak eman ditu»: «Diru laguntza berreskuratzeko azken hilabeteetan egindako lanak eta ahaleginak merezi izan duela erakutsi du Jaurlaritzaren ebazpenak, elkarlanean eta ardura politikoz arituz gero emaitzak lortzen direla». Zentzu horretan, aurrerantzean «bide beretik» jarraituko dutela jakinarazi du Udal Gobernuak.

Azkoitiko EAJk ere Hiriberreko diru laguntzen balorazioa egin du, eta «oso pozik» hartu dute Jaurlaritzaren erabakia; «diru asko da, eta kopuru horrekin gauza asko egin daitekeela uste dugu». Hala, udalak jasoko dituen 737.000 euroak herriko «zerbitzuak eta sustapen ekonomikoa hobetzeko» izan beharko liratekela gomendatu du. Honen ustez, ordea, hasiera batean Hiriberreko diru laguntzaren zati bat kendu izana Udal Gobernuaren «kudeaketa politiko txarraren» eta «aurreikuspen faltaren» ondorioz izan da; EAJk adierazi du Eusko Jaurlaritzak herriko egoera ekonomikoaren ondorioz egin duela atzera, ez udalak helegitean «aurkeztu dituen arrazoiengatik, horiek ez baitute inolako forma juridikorik».

Hori hala izanik, Udal Gobernuak aurrerantzean «kudeaketa politikoa» lehenestsi dezala eskatu dute; «kudeaketa politikoak kudeaketa teknikoaren aurretik egon behar du beti, Jaurlaritzak berak azpimarratu baitu udalaren eraginkortasun eza», adierazi du Mikel Zubizarreta Azkoitiko EAJko bozeramaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide