Orain arteko parte hartzerik handiena izan du Teniseko Uda Ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abu. 1a, 11:08

Azkoitiko Udalak eta Txerloia Tenis Klubak elkarlanean antolatzen duten Teniseko Uda Ikastaroa amaitu da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, inoiz baino ume gehiagok hartu dute parte ekimenean; hain zuzen ere, 158 haur aritu dira tenisa ikasten Txer...

Azkoitiko Udalak eta Txerloia Tenis Klubak elkarlanean antolatzen duten Teniseko Uda Ikastaroa amaitu da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, inoiz baino ume gehiagok hartu dute parte ekimenean; hain zuzen ere, 158 haur aritu dira tenisa ikasten Txerloiako pistetan. Uztaila osoan eskaini dute Uda Ikastaroa, bi hamabostalditan banatuta. Bestetik, Azkoitiko Tenis Eskolako 2012-13ko denboraldia irailean hasiko da. Hurrengo hilatik ekainera bitartean iraungo du denboraldi berriak, eta bertan aritzeko 669 62 18 02 telefonora deituta eman daiteke izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide