Bisita gidatuak egingo dituzte abuztuan Azkoitian eta Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 27a, 17:03

Iraurgi Lantzen Garapen Agentziako Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu Azkoitian eta Azpeitian, kanpotik datozen bisitariei nahiz herritarrei zuzenduta, “modu atsegingarri” batean. Abuztu osoan izango dira bisita egunak, eta herriko txoko desberdinak ezagutzeko aukera izango dute. Aurten, gainera, hainbat berrikuntza izango dira, Azkoitiko bisitak Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kideak eskainiko baititu. Honek herriko historia azalduko du; izan ere, dorretxe, jauregi, etxe eta eliza artean ibiliko dira bisitariak; hala nola, Idiakez dorretxearen, Amabisjinaren jasokundeko Parrokiaren, Intsausti Jauregiaren eta Balda Dorretxearen inguruko historia eta pertsonaia esanguratsuenei buruz hitz egingo du Mendizabalek. Azkoitiko bisita gidatuak abuztuak 3an, 10ean eta 24ean izango dira. Guztietan ere 12:00etan elkartuko dira, eliz atarian, eta ekimena aurrera ateratzeko gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko dute. Azpeitian, berriz, ”San Inazio Euskaldun Unibertsalaren sorterrian” murgilduko dira, eta Sebastian Donearen Eliza izango da bisita gidatuetako ardatza. Elizako elementuak azalduko dituzte, eta garrantzia berezia izango du Bakardade Kaperak. Izan ere, Berpizkunde garaian Euskal Herrian egin zen kapera bakarra da Azpeitikoa. Oro har, herriaren ondarea eta honekin lotutako pertsonaien arteko lotura azalduko dute. Kasu honetan, lau bisita egingo dituzte. Abuztuaren 4an, 11n, 18n eta 25ean. Guztietan 12:00etan elkartuko dira, Azpeitiko eliza atarian. Azkoitiko eta Azpeitiko bisita guztiak dohainik dira, eta [...]

Iraurgi Lantzen Garapen Agentziako Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu Azkoitian eta Azpeitian, kanpotik datozen bisitariei nahiz herritarrei zuzenduta, “modu atsegingarri” batean. Abuztu osoan izango dira bisita egunak, eta herriko txoko desberdinak ezagutzeko aukera izango dute. Aurten, gainera, hainbat berrikuntza izango dira, Azkoitiko bisitak Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kideak eskainiko baititu. Honek herriko historia azalduko du; izan ere, dorretxe, jauregi, etxe eta eliza artean ibiliko dira bisitariak; hala nola, Idiakez dorretxearen, Amabisjinaren jasokundeko Parrokiaren, Intsausti Jauregiaren eta Balda Dorretxearen inguruko historia eta pertsonaia esanguratsuenei buruz hitz egingo du Mendizabalek. Azkoitiko bisita gidatuak abuztuak 3an, 10ean eta 24ean izango dira. Guztietan ere 12:00etan elkartuko dira, eliz atarian, eta ekimena aurrera ateratzeko gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko dute.

Azpeitian, berriz, ”San Inazio Euskaldun Unibertsalaren sorterrian” murgilduko dira, eta Sebastian Donearen Eliza izango da bisita gidatuetako ardatza. Elizako elementuak azalduko dituzte, eta garrantzia berezia izango du Bakardade Kaperak. Izan ere, Berpizkunde garaian Euskal Herrian egin zen kapera bakarra da Azpeitikoa. Oro har, herriaren ondarea eta honekin lotutako pertsonaien arteko lotura azalduko dute. Kasu honetan, lau bisita egingo dituzte. Abuztuaren 4an, 11n, 18n eta 25ean. Guztietan 12:00etan elkartuko dira, Azpeitiko eliza atarian.

Azkoitiko eta Azpeitiko bisita guztiak dohainik dira, eta antolatzaileek bestelako eskaintzak ere jarri dituzte abian. Aurrez erreserbak egiten dituztenek, nahi dituzten bisita gidatuak jaso ahal izango dute abuztuan eta irailean. Kasu horretan, ordea, bisitariek bi euro ordainduko dute.

Bisitetan parte hartzeko erreserbak aldez aurretik egin behar dira, eskualdeko Turismo Bulegoan. Horretarako, 943-15 18 78 telefonora deitu edo i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatz daiteke. Informazio gehiago lortzeko www.urolaturismo.net eta www.tierraignaciana.com helbideak bisitatu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide