Anaitasunako talde nagusiak bihar jokatuko du denboraldi aurreko lehenengo partida. Real Union bigarren B mailako taldearen aurka jokatuko du norgehiagoka, Txerloian, 18:30ean. Anaitasunak adierazi duenez, bazkide direnek eta gainontzekoek bost euro ordaindu beharko dute sarrera. Abuztuaren 1ean, berriz, bigarren saioa izango dute Txerloian. Orduan, Real Rociedad B taldearen aurka jokatuko du Anaitasunak, 18:00etan. Denboraldi aurreko azken partida, berriz, abuztuaren 14an izango da, Andramari Egunaren bezeperan. Berrikuntza izango da aurten, eta duela 11 urtetik ikusi ez den saioa izango da orduan. Izan ere, Gernika taldearen aurka jokatuko dute azkoitiarrek, Lagun Onak azpeitiarren aurka jokatu beharrean. Izan ere, datorren denboraldian jokatuko du Anaitasunak Lagun Onaken kontra. Hain zuzen, irailaren 8an izango da bi taldeen arteko derbia.
Anaitasunako talde nagusiak bihar jokatuko du denboraldi aurreko lehenengo partida. Real Union bigarren B mailako taldearen aurka jokatuko du norgehiagoka, Txerloian, 18:30ean. Anaitasunak adierazi duenez, bazkide direnek eta gainontzekoek bost euro ordaindu beharko dute sarrera.
Abuztuaren 1ean, berriz, bigarren saioa izango dute Txerloian. Orduan, Real Rociedad B taldearen aurka jokatuko du Anaitasunak, 18:00etan. Denboraldi aurreko azken partida, berriz, abuztuaren 14an izango da, Andramari Egunaren bezeperan. Berrikuntza izango da aurten, eta duela 11 urtetik ikusi ez den saioa izango da orduan. Izan ere, Gernika taldearen aurka jokatuko dute azkoitiarrek, Lagun Onak azpeitiarren aurka jokatu beharrean. Izan ere, datorren denboraldian jokatuko du Anaitasunak Lagun Onaken kontra. Hain zuzen, irailaren 8an izango da bi taldeen arteko derbia.