Lapurreten aurrean herritarrak adi ibil daitezen gomendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 27a, 12:02

Azkoitiko Udaltzaingoak ohartarazi du azkenaldian hainbat lagun sinadurak biltzen eta dirua eskatzen dabiltzala, eta bitartean lapurretan egiten saiatzen direla. Dagoeneko hainbat lapurreta kasu izan direla jakinarazi dute udaltzainek, eta horren aurre...

Azkoitiko Udaltzaingoak ohartarazi du azkenaldian hainbat lagun sinadurak biltzen eta dirua eskatzen dabiltzala, eta bitartean lapurretan egiten saiatzen direla. Dagoeneko hainbat lapurreta kasu izan direla jakinarazi dute udaltzainek, eta horren aurrean dei egin die herritarrei adi ibil daitezen. Horien arabera, astean behin agertzen dira herrira, ordubetez edo bi orduz egoten dira, eta ondoren joan egiten dira. Halako kasuren bat ikusiz gero, Udaltzaingora edo Ertzaintzara jotzeko gomendatu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide