Jatorri desberdinetako hainbat herritarrek Ramadanaren inguruko hitzaldia eskaini dute Elkargunean, eta Azkoitiko udalak adierazi duenez, 15 lagun inguruk hartu dute parte; horiek adierazi dute hitzaldi “oso aberasgarria” izan zela, eta kultura eta erlijio desberdinak ezagutzeko “aukera ederra” izan dela gaineratu dute. Besteak beste, ramadana euren jaioterrian eta egungo bizilekuan nola bizi duten azaldu dute. Asteartean izan zen hitzaldia.