Andramari Plater Tiraketa txapelketa jokatuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Orion Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta, Andramari Plater Tiraketa Sari Nagusia izango da larunbatean, Izarre Jandalon. Goiz eta arratsaldez izango dira saioak, 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Gipuzkoako Olinpiar Tir...

Orion Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta, Andramari Plater Tiraketa Sari Nagusia izango da larunbatean, Izarre Jandalon. Goiz eta arratsaldez izango dira saioak, 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Gipuzkoako Olinpiar Tiraketa Federazioaren araudian oinarrituta egingo dute txapelketa, erreten-robot modalitatean eta 15 plater laranjetara. Lehen irabazleak 100 euro jasoko eta oparia jasoko ditu; bigarrenak, berriz, 80 euro, eta hirugarrenak 60 euro. Laugarrenak eta bosgarrenak, berriz, 40 eta 20 euro jasoko dute, hurrenez hurren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide