Iazko Udal Foru Funtsaren erdia itzultzeko mailegua jasoko dute Azkoitia eta Zumaiako Udalek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 26a, 13:33

Azkoitia eta Zumaiako Udalek 384.000 euro eta 318.000 euro jasoko dituzte hurrenez hurren, 2011ko Udal Foru Funtsaren likidazioaren erdia itzuli ahal dezaten. Izan ere, udalak dagoeneko ari dira aurreko urteko foru funtsaren likidazio negatiboa itzult...

Azkoitia eta Zumaiako Udalek 384.000 euro eta 318.000 euro jasoko dituzte hurrenez hurren, 2011ko Udal Foru Funtsaren likidazioaren erdia itzuli ahal dezaten. Izan ere, udalak dagoeneko ari dira aurreko urteko foru funtsaren likidazio negatiboa itzultzen Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta honek jakinarazi duenez, likidazioaren erdia ordaindu dute bi epetan. Beste erdia itzultzeko, ordea, mailegua eskatu dute Azkoitia eta Zumaiako udalek. Hori hala izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat entitateekin 2.407.000 euroko mailegua negozioatu du, «beharra» duten hamabi udalei laguntzeko. Zumaiako eta Azkoitiko udalek atzo sinatu zuten operazioa, Ogasun eta Finantza Departamentuan, Donostian, eta jasotako dirua aurten eta 2014. urtean amortizatu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide