‘Euskal Pilotaren Xarma’ egitasmoaren lehen saioa egingo dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 25a, 13:48

Eusko Jaurlaritzak Top Esperientzia egitasmoa jarri du abian, turismoa sustatzeko asmoz, eta horren baitan Euskal Pilotaren Xarma proiektua osatu dute Azkoitian; Eusko Jaurlaritzak Basque Tours enpresarekin, Azkoitiko Udalarekin eta Iraurgi Lantzen garapen agentziarekin elkarlanean gauzatu du egitasmoa, eta ohiko bisitetatik haratago, turisten parte hartzea bilatu nahi dute antolatzaileek. Iraurgi Lantzenek kudeatu du Azkoitiko proiektua, eta eskualdeko garapen agentziak jakinarazi duenez, proiektua «berritzailea» da. Hala, pilota bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute egitasmoan parte hartzen dutenek. Ekimenarekin, pilota «munduan hedatu» nahi dute antolatzaileek, eta Azkoitia «pilotaren habia» izanik, kirol horretako «erreferente» bilakatu nahi dute herria. «Pilotaren mundua lehen pertsonan ezagutzea da proiektuaren amua, baina benetako helburua turistak herrian geratzea da», adierazi du Jexux Mujikak Iraurgi Lantzeneko kideak. Larunbatean egingo dute lehenengo saioa. Kataluniako talde bat etorriko da herrira, eta Oteiza frontoiak bertatik bertara ezagutuko dituzte. Izan ere, ekimena taldeei zuzenduta dago. Egitasmo honen ardatza turistei esperientziak eskaintzea dela azpimarratu du Iraurgi Lantzenek, eta hori hala izanik, Oteiza pilotalekuan pilotan aritzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Jexux Andueza Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako arduradunak eta pilotari ohiak eskainiko ditu saioak. Bi ordu ingurua saioa izango da, eta esku pilota ez ezik, paletan ere jardungo dute. Iraurgi Lantzenek azaldu duenez, egitasmoaren bidez pilotaren «aspaldiko modalitateak» berreskuratu nahi [...]

Eusko Jaurlaritzak Top Esperientzia egitasmoa jarri du abian, turismoa sustatzeko asmoz, eta horren baitan Euskal Pilotaren Xarma proiektua osatu dute Azkoitian; Eusko Jaurlaritzak Basque Tours enpresarekin, Azkoitiko Udalarekin eta Iraurgi Lantzen garapen agentziarekin elkarlanean gauzatu du egitasmoa, eta ohiko bisitetatik haratago, turisten parte hartzea bilatu nahi dute antolatzaileek.

Iraurgi Lantzenek kudeatu du Azkoitiko proiektua, eta eskualdeko garapen agentziak jakinarazi duenez, proiektua «berritzailea» da. Hala, pilota bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute egitasmoan parte hartzen dutenek. Ekimenarekin, pilota «munduan hedatu» nahi dute antolatzaileek, eta Azkoitia «pilotaren habia» izanik, kirol horretako «erreferente» bilakatu nahi dute herria. «Pilotaren mundua lehen pertsonan ezagutzea da proiektuaren amua, baina benetako helburua turistak herrian geratzea da», adierazi du Jexux Mujikak Iraurgi Lantzeneko kideak.

Larunbatean egingo dute lehenengo saioa. Kataluniako talde bat etorriko da herrira, eta Oteiza frontoiak bertatik bertara ezagutuko dituzte. Izan ere, ekimena taldeei zuzenduta dago. Egitasmo honen ardatza turistei esperientziak eskaintzea dela azpimarratu du Iraurgi Lantzenek, eta hori hala izanik, Oteiza pilotalekuan pilotan aritzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Jexux Andueza Azkoitiko Oteiza Pilota Eskolako arduradunak eta pilotari ohiak eskainiko ditu saioak. Bi ordu ingurua saioa izango da, eta esku pilota ez ezik, paletan ere jardungo dute. Iraurgi Lantzenek azaldu duenez, egitasmoaren bidez pilotaren «aspaldiko modalitateak» berreskuratu nahi dituzte, eta beraz, erreboteak eta xarean ere arituko dira. «Euskal pilotaren munduan murgildu ondoren», tradizioari eutsiko diete, eta hamaiketakoa egingo dute Gurea pilotalekuan.

Hori da egitasmoak hasiera batean eskaintzen duena, baina Iraurgi Lantzenek ekintza osagarriak ere eskaini ditu; hala, bezeroek hala nahi badute herrian edo inguruetan bisita gidatuak jaso, bertako jatetxeetan bazkaldu edo pintxo tour ekimenean parte hartu ahal izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide