Euskara sustatzeko optiketarako gidaliburua sortu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 20a, 12:52

Azkoitiko Udaleko Euskara Sailak osasun arloari lotutako saltokietara zuzenduta hainbat ekimen egingo ditu. Lehenengo egitasmoa herriko optiketarako gidaliburua kaleratu du udalak, euskarak duen presentzia bultzatzeko asmoz. Gidaliburua osatzeko eguner...

betaurrekoakAzkoitiko Udaleko Euskara Sailak osasun arloari lotutako saltokietara zuzenduta hainbat ekimen egingo ditu. Lehenengo egitasmoa herriko optiketarako gidaliburua kaleratu du udalak, euskarak duen presentzia bultzatzeko asmoz. Gidaliburua osatzeko egunerokotasuneko beharrak hartu dituzte kontutan; hala nola, hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda jaso dute. Gidaliburua, gainera, CD batekin batera banatu dute; udalak adierazi duenez, euskarri horretan saltokiaren “beharretara egokitzeko” ereduak aurkituko dituzte.

Udalak jakinarazi du dagoeneko banatu dutela material guztia, eta egitasmoa aurrera eramateko herriko optikekin harremanetan izan da Euskara Saila. Hala nola, horien hizkuntza egoera aztertu dute. Hori hala, udalak ondorioztatu du ahozko komunikazioan euskara “nagusitzen dela”, baina idatziz egiterakoan “ohitura falta” dutela gaineratu dute.

Udalak herriko saltokien “laguntza” eskertu du, eta merkatariei  eta herritarrei dei egin die materiala erabili eta euskaraz hitz egitea dendetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide