Azkoitiko eta Azpeitiko launa lagunen arteko erronka izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 20a, 07:00

Duela zortzi urte ingurura arte andramarietan norgehiagoka bat antolatzen zuten. Ohitura bihurtutako hura berreskuratu nahi du Azkotiko gazte talde batek. «Gaupasa egunean egiten zen apustua, herriko txirrindulari baten eta korrikalari baten artean. Plaza berritik hasita, korrikalariak itzuli bat ematen zion herriari, eta txirrindulariak, berriz, bi», adierazi du Jokin Sudupe Pio-k, antolatzaileetako batek. «Saio polita izaten zen. Eta uztailean apenas izaten denez ekitaldirik, egokia iruditu zaigu berriro egiten hastea». Gazteek erronka moldatu egin dute, ordea. Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko «lehia» aprobetxatu dute, ekitaldiak «indar gehiago» izan dezan. Hala, bi herrietako launa kirolari ariko dira nor baino nor bihar. Bi taldeek bina korrikalari eta bina txirrindulari izango dituzte.  Azkoitiko taldea Arkaitz Arakistain eta Mikel Garate txirrindulariek eta Imanol Larrañaga Bitturi eta Sudupe korrikalariek osatuko dute. Azpeitikoan, berriz, Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala txirrindulariek eta Garikoitz Uzkudun Aiztitxo eta Xabat Manzisidor korrikalariek. 19:00etan hasiko da saioa, Plaza Berrin. Sudupek jakinarazi duenez, talde batean txirrindularia hasiko da lehian, eta bestean korrikalaria. Ondoren, txirrindulariak bi itzuli eman beharko ditu, eta haren atzetik korrikalariaren txanda izango da. Azkenik, txirrindulariak beste bi itzuli egingo ditu, eta helmugara lehenengo iristen denak irabaziko du erronka. Plaza Berritik liburutegi aldera joango dira, eta handik Munategiko bidegurutzera. Gero, San Kutzeko [...]

Plaza Berri

Plaza Berrian egingo dute apustua azkoitiarrek eta azpeitiarrek (Argazkilaria: Irene Elorza)

Duela zortzi urte ingurura arte andramarietan norgehiagoka bat antolatzen zuten. Ohitura bihurtutako hura berreskuratu nahi du Azkotiko gazte talde batek. «Gaupasa egunean egiten zen apustua, herriko txirrindulari baten eta korrikalari baten artean. Plaza berritik hasita, korrikalariak itzuli bat ematen zion herriari, eta txirrindulariak, berriz, bi», adierazi du Jokin Sudupe Pio-k, antolatzaileetako batek. «Saio polita izaten zen. Eta uztailean apenas izaten denez ekitaldirik, egokia iruditu zaigu berriro egiten hastea». Gazteek erronka moldatu egin dute, ordea. Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko «lehia» aprobetxatu dute, ekitaldiak «indar gehiago» izan dezan. Hala, bi herrietako launa kirolari ariko dira nor baino nor bihar.

Bi taldeek bina korrikalari eta bina txirrindulari izango dituzte.  Azkoitiko taldea Arkaitz Arakistain eta Mikel Garate txirrindulariek eta Imanol Larrañaga Bitturi eta Sudupe korrikalariek osatuko dute. Azpeitikoan, berriz, Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala txirrindulariek eta Garikoitz Uzkudun Aiztitxo eta Xabat Manzisidor korrikalariek.

19:00etan hasiko da saioa, Plaza Berrin. Sudupek jakinarazi duenez, talde batean txirrindularia hasiko da lehian, eta bestean korrikalaria. Ondoren, txirrindulariak bi itzuli eman beharko ditu, eta haren atzetik korrikalariaren txanda izango da. Azkenik, txirrindulariak beste bi itzuli egingo ditu, eta helmugara lehenengo iristen denak irabaziko du erronka. Plaza Berritik liburutegi aldera joango dira, eta handik Munategiko bidegurutzera. Gero, San Kutzeko malda igoko dute, eta  Plaza Berrira itzuliko dira.

Gazteek ez dute ezer jokoan. «Lagunarteko» erronka izan dadin nahi dute. Biak «talde indartsuak» direnez, lehia «interesgarria» izango delakoan da Sudupe.

Herriko giroari segida emateko, berriz, gauean Lauroba eta Enkoreren kontzertuak izango dira, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide