Duela zortzi urtera arteko ohitura berreskuratuta, erronka izango da txirrindulari eta korrikalarien artean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 19a, 14:16

Azkoitiko gazte talde batek duela zortzi urte ingurura bitartean Adramaixetan egiten zen ohitura berreskuratuko dute larunbatean, eta Azkoitiko eta Azpeitiko bi taldek lehia izango dute Plaza Berrin; “gaupasa egunean egiten zen apostua, herriko txirrindulari eta korrikalari baten artean. Plaza berritik hasita, korrikalariak itzuli bat egiten zuen, eta txirrindulariak, berriz, bi”, adierazi du Jokin Sudupe Piok, antolatzaileetako batek. Ohitura hori hainbat urtetan egin zela adierazi du, baina ondoren galdu egin zen. “Saio polita izaten zen, eta uztailean apenas izaten da ekitaldirik, eta egokia iruditu zaigu berriro egiten hastea”. Gazteek erronka hori berreskuratu eta bi herrien arteko “lehiara” moldatu dute, bide batez ekitaldiak «indar gehiago» izan dezan. Hala ere, erronka “lagunartekoa” dela aurreratu du antolatzaileak, beraz, ez dute ezer izango jokoan. Hala, bi taldeek bina korrikalari eta txirrindulari izango dituzte; Azkoitiko taldea Arkaitz Arakistain eta Mikel Garate txirrindulariek eta Imanol Larrañaga Bitturi eta Sudupek osatuko dute. Azpeitikoan, berriz, Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala txirrindulariak eta Garikoitz Uzkudun Aiztitxo eta Xabat Manzisidor korrikalariak izango dira. 19:00etan hasiko da erronka, Plaza Berrin. Sudupek jakinarazi duenez, talde batean txirrindularia hasiko da lasterketan, eta bestean korrikalaria. Ondoren, txirrindulariak bi itzuli izango ditu egiteko, eta haren atzetik korrikalaria izango da berriro; azkenik, txirrindulariak beste bi itzuli [...]

Azkoitiko gazte talde batek duela zortzi urte ingurura bitartean Adramaixetan egiten zen ohitura berreskuratuko dute larunbatean, eta Azkoitiko eta Azpeitiko bi taldek lehia izango dute Plaza Berrin; “gaupasa egunean egiten zen apostua, herriko txirrindulari eta korrikalari baten artean. Plaza berritik hasita, korrikalariak itzuli bat egiten zuen, eta txirrindulariak, berriz, bi”, adierazi du Jokin Sudupe Piok, antolatzaileetako batek. Ohitura hori hainbat urtetan egin zela adierazi du, baina ondoren galdu egin zen. “Saio polita izaten zen, eta uztailean apenas izaten da ekitaldirik, eta egokia iruditu zaigu berriro egiten hastea”. Gazteek erronka hori berreskuratu eta bi herrien arteko “lehiara” moldatu dute, bide batez ekitaldiak «indar gehiago» izan dezan. Hala ere, erronka “lagunartekoa” dela aurreratu du antolatzaileak, beraz, ez dute ezer izango jokoan. Hala, bi taldeek bina korrikalari eta txirrindulari izango dituzte; Azkoitiko taldea Arkaitz Arakistain eta Mikel Garate txirrindulariek eta Imanol Larrañaga Bitturi eta Sudupek osatuko dute. Azpeitikoan, berriz, Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala txirrindulariak eta Garikoitz Uzkudun Aiztitxo eta Xabat Manzisidor korrikalariak izango dira.

19:00etan hasiko da erronka, Plaza Berrin. Sudupek jakinarazi duenez, talde batean txirrindularia hasiko da lasterketan, eta bestean korrikalaria. Ondoren, txirrindulariak bi itzuli izango ditu egiteko, eta haren atzetik korrikalaria izango da berriro; azkenik, txirrindulariak beste bi itzuli egingo ditu, eta helmugara lehenengo iristen denak irabaziko du erronka. Zortzi gazteak Plaza Berritik liburutegi aldera joango dira, eta handik Munategiko bidegurutzera iritsiko dira. Ondoren, San Kutzeko malda igoko dira, eta handik itzuliko dira Plaza Berrira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide