Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, webguneko (www.azkoitia.net) zerbitzariarekin arazoak dituzte, eta ondorioz euskarazko bertsioa soilik eguneratu dezakete. Hori hala izanik, albisteen eguneraketak eta lan eskaintzen dokumentazioak euskaraz soilik agertzen dira. Udalak adierazi du arazoa egun gutxiren barruan konpontzea aurreikusten dutela, eta bitartean sor daitezkeen “eragozpenen” aurrean barkamena eskatu die udalak erabiltzaileei.