Espainiako Gobenuak hartu berri dituen neurriak salatu dituzte eremu publikoko langileek; 11:00etatik 11:20eara bitartean lanuzteak egin dituzte, eta Azkoitiko Udaleko, Xabier Munibe Ikastolako, epaitegiko edota Correoseko langileek elkarretaratzea egin dute. Herriko plazan elkartu dira dozenaka lagun, zerbitzu publikoak indartzeko eta murrizketekin gelditzeko eskatuz.
Arratsaldean ere elkarretaratzea izango da herriko plazan, murrizketak gaitzesteko. Horren aurrean, “burujabetza ekonomikoa eta politikoa” eskatuko dute. 19:00etan elkartuko dira, plazan.