Azkoitia Erne! taldeak, Orion Arrantza eta Ehiza elkarteak, Azkoitia Zero Zabor taldeak eta udalak Urola ibaia auzolanean garbitzeko ekimena antolatu dute larunbaterako, hilak 21. Gozeko 08:00etan elkartuko dira, herriko plazan, eta handik ibai ertzeetara joango dira. Antolatzaileek herritar eta elkartean gonbidatu ditu auzolanean parte hartzera, eta horiei botinak eta eskularruak ematea gomendatu diete. Halaber, ekimenean parte hartzea nahi duen gainontzeko elkarteek honako helbideen bidez jarri dezakete harremanetan: azkoitiazz@gmail.com edo azkoiriaerne@gmail.com.