Azkoitiko Kultur Mahaixek Gazta Zati bat Jon Maia zumaiarrak zuzendutako dokumentala eskainiko du ostegunean eta ostiralean, hilak 19an, Baztartxo antzokian. Osteguneko emanaldia 20:00etan izango da, eta zuzendaria bertan izango da; hala, dokumentala aurkeztuko du Maiak. Saioaren amaieran, berriz, dokumentalaren inguruan aritzeko asmoa dute antolatzaileek. Ostiralean, berriz, 22:00etan izango da saioa, baina orduan ez da Maia bertan izango. Sarrerak bost euroko prezioa izango du.