Loiola Berrikuntzak eskualdeko Gerenteen Kudeaketa Topaketa ospatu du hamargarrengo aldiz, Ezagutza Gunea lankidetza sareko dinamiken barruan. Aurrera begirako erronkei aurre egiteko asmoz egin dituzte topaketak, eta horretarako «ezinbestekoak» izango dituzten estrategiak zehaztu dituzte, besteak beste. Aurtengo saioan, dibertsifikazio estrategia landu dute eskualdeko ordezkariek, eta horretarako Mikel Navarro Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuako ikertzaileak hitzaldia eskaini zuen.
Loiola Berrikuntzak duen egoitzan 27 ordezkarik hartu dute parte. Sammic S.L. Azkoitiako enpresak izan duen esperientzia konkretu bat jorratu dute jardunaldietan, eta enpresak egin duen dibertsifikazio estrategia azaldu dute. Hala nola, estrategia honek «balorazio ona» izan duela adierazi dute ordezkariek, ekimen «aberasgarria» izan delako, besteak beste. Loiola Berrikuntza-Ezaguntza Guneak izan duen rola ere azpimarratu dute bertaratu direnek.
Jardunaldien bukaeran ordezkarien artean eztabaidarako tartea izan dute; antolatzaileek jakinarazi dute topaketetan aurreikusitako helburuak bete dituztela.