Erakusleiho lehiaketa abiatuko du udalak alde zaharra suspertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 11a, 07:00

Alde zaharreko «bizirik gabeko guneei bizia emateko» helbururekin, erakusleiho lehiaketa abiatuko du Azkoitiko Udalak. Lehiaketa «berezia» izango dela gaineratu du: «Kale Nagusiko lokal hutsak apaintzeko lehiaketa izango da». Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, 26. zenbaki paretik hasi, eta 122.eraino, bi aldeetako lokalak apaintzeko proiektuak aurkezteko eskatuko dute. Lehiaketaren oinarriak «erabat zehazteke» daude, baina bi helburu nagusi ditu ekimenak, Ainhoa Lopez zinegotziak azaldu duenez: «Lokalak modu erakargarrian hornitu, eta balioa ematea, eta Azkoitiko alde zaharra duin bihurtu, eta biziberritzea». Kale Nagusia «mural, marrazki eta bestelako hornitze elementuen bilgune» bihurtu nahi dutela azaldu du Kontxi Larrañaga teknikariak. «Ideia eta proiektu lehiaketa» dela adierazi du Lopezek. Parte-hartzaileek ideia edo proiekturen bat aurkeztu beharko dute. Hala ere, lehiaketan udazkenean jarriko dutela abian zehaztu du. «Lehiaketa honen oinarriak oporren bueltan emango ditugu», esan du zinegotziak. «Asmoaren berri orain ematea erabaki dugu, batetik, lokalen jabeekin orain hasiko garelako hitz egiten, eta, bestetik, sortzaileak ideiak pentsatzen hasteko garai egokia dela uste dugulako», azaldu dute udal ordezkariek. Zinegotziak jakinarazi duenez, «udako oporretan buruari eragitera animatu nahi» ditu Azkoitiko Udalak herritarrak. Alde zaharra biziberritzeko «haien parte hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak direla sinisten dugu», azpimarratu du. «Ardura guztiona dela uste dugu, eta, horregatik, parte hartzera animatzen ditugu guztiak».

Larrañaga eta Lopez

Larrañaga eta Lopez, lehiaketaren berri emateko agerraldian (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Alde zaharreko «bizirik gabeko guneei bizia emateko» helbururekin, erakusleiho lehiaketa abiatuko du Azkoitiko Udalak. Lehiaketa «berezia» izango dela gaineratu du: «Kale Nagusiko lokal hutsak apaintzeko lehiaketa izango da». Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, 26. zenbaki paretik hasi, eta 122.eraino, bi aldeetako lokalak apaintzeko proiektuak aurkezteko eskatuko dute. Lehiaketaren oinarriak «erabat zehazteke» daude, baina bi helburu nagusi ditu ekimenak, Ainhoa Lopez zinegotziak azaldu duenez: «Lokalak modu erakargarrian hornitu, eta balioa ematea, eta Azkoitiko alde zaharra duin bihurtu, eta biziberritzea».

Kale Nagusia «mural, marrazki eta bestelako hornitze elementuen bilgune» bihurtu nahi dutela azaldu du Kontxi Larrañaga teknikariak. «Ideia eta proiektu lehiaketa» dela adierazi du Lopezek. Parte-hartzaileek ideia edo proiekturen bat aurkeztu beharko dute. Hala ere, lehiaketan udazkenean jarriko dutela abian zehaztu du. «Lehiaketa honen oinarriak oporren bueltan emango ditugu», esan du zinegotziak.

«Asmoaren berri orain ematea erabaki dugu, batetik, lokalen jabeekin orain hasiko garelako hitz egiten, eta, bestetik, sortzaileak ideiak pentsatzen hasteko garai egokia dela uste dugulako», azaldu dute udal ordezkariek. Zinegotziak jakinarazi duenez, «udako oporretan buruari eragitera animatu nahi» ditu Azkoitiko Udalak herritarrak. Alde zaharra biziberritzeko «haien parte hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak direla sinisten dugu», azpimarratu du. «Ardura guztiona dela uste dugu, eta, horregatik, parte hartzera animatzen ditugu guztiak».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide