Ostiralean zabalduko da Andramaxetako kartel lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketa. Igandera bitartean izango da zabalik Torre Zuriko erakustokian. Bertara joaten direnek gustokoenari botoa emateko aukera ere izango dute. Izan ere, boto gehien eskuratzen dituen kartela izango da irabazlea. Egileak, 200 euroko saria jasoko du eta aurtengo festa programako irudia izango da. Berdinketa egongo balitz, Udalak aukeratuko luke irabazlea.
Honako egunetan egongo da kartelak ikusi eta botoa emateko aukera:
Ostirala 18:00etatik 20:00etara
Larunbata 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
Igandea 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara