Azkoitia Zero Zaborrek antolatuta, Lapatxera bisita gidatua egingo dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 10a, 07:10

    Azkoitia Zero Zabor taldeak hilabete osoko egitaraua prestatu du uztailerako. Hondakinen arazoaz hausnartzea dute helburu ekimen hauekin. Euren helburua honako esaldiarekin bat datorrela gogorarazi dute: «Zaborrik onena, sortzen ez dena». Gaur iluntzerako bideo emanaldia prestatu du Azkoitia Zero Zabor taldeak. Futurama eta The Simpsons marrazki bizidunen telesailetako atal bana emango dituzte; Un enorme monton de basura, eta Basura de titanes, hain zuzen. Bi emanaldi horiekin, eztabaida sortu nahi dute honako galderen inguruan: «Nolakoa izango ote da 3000. urteko zaborren kudeaketa?», eta «politikarien eskuetan utzi behar al dugu zaborren kudeaketa?». Zaborra marrazki bizidunetan Bi atalek zaborraren kudeaketaren gaia lantzen dute. Aurrenengo atalak kontatzen duenez, XX. mende bukaeran AEBetan, zaborra non pilatu ez zekitelako, espaziora bota zuten zabor pilo bat. 1.000 urte geroago, espazioan bueltaka dabilen bola hori lurraren aurka jotzeko arriskuan dago. Simpsondarren atalean, berriz, Homer osasun inspektore izateko bozketara aurkeztuko da, zaborraren politika aldatu nahian.   Uztaileko egitaraua -Uztailak 12, etzi. 19:00etan, Elkargunean, hitzaldia: Zaborra, guk sortu guk kudeatu, Oñati ZZren eskutik. -Uztailak 14, larunbata. 10:30ean, liburutegiko geltokitik, Lapatxera bisita gidatua. -Uztailak 19, osteguna. 22:00etan Kontzejupean, bideo emanaldia: La historia de las cosas, «modu ulerterrazean natur ondasunen ustiaketa eta zaborren arazoaren azalpena». -Uztailak 26, osteguna. 19:00etan, Elkargunean, Azkoitiko [...]

 

Zerozabor kanpaina

Gipuzkoako herri bateko zero zabor kanpainako irudi bat

 

Azkoitia Zero Zabor taldeak hilabete osoko egitaraua prestatu du uztailerako. Hondakinen
arazoaz hausnartzea dute helburu ekimen hauekin. Euren helburua honako esaldiarekin bat
datorrela gogorarazi dute: «Zaborrik onena, sortzen ez dena».

Gaur iluntzerako bideo emanaldia prestatu du Azkoitia Zero Zabor taldeak. Futurama eta The Simpsons marrazki bizidunen telesailetako atal bana emango dituzte; Un enorme monton de basura, eta Basura de titanes, hain zuzen. Bi emanaldi horiekin, eztabaida sortu nahi dute honako galderen inguruan: «Nolakoa izango ote da 3000. urteko zaborren kudeaketa?», eta «politikarien eskuetan utzi behar al dugu zaborren kudeaketa?».

Zaborra marrazki bizidunetan
Bi atalek zaborraren kudeaketaren gaia lantzen dute. Aurrenengo atalak kontatzen duenez, XX. mende bukaeran AEBetan, zaborra non pilatu ez zekitelako, espaziora bota zuten zabor pilo bat. 1.000 urte geroago, espazioan bueltaka dabilen bola hori lurraren aurka jotzeko arriskuan dago. Simpsondarren atalean, berriz, Homer osasun inspektore izateko bozketara aurkeztuko da,
zaborraren politika aldatu nahian.

 

Uztaileko egitaraua
-Uztailak 12, etzi.
19:00etan, Elkargunean, hitzaldia: Zaborra, guk sortu guk kudeatu, Oñati ZZren eskutik.
-Uztailak 14, larunbata. 10:30ean, liburutegiko geltokitik, Lapatxera bisita gidatua.
-Uztailak 19, osteguna. 22:00etan Kontzejupean, bideo emanaldia: La historia de las cosas, «modu ulerterrazean natur ondasunen ustiaketa eta zaborren arazoaren azalpena».
-Uztailak 26, osteguna. 19:00etan, Elkargunean, Azkoitiko hondakinen kudeaketa aztergai, udal elkarteko lehendakari Leire Etxanizekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide