Astoak gizonei irabazi die Urrategiko festetako proba

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 9a, 13:27

Lehia biziarekin, baina astoak irabazi zuen Asto-gizon proba Urrategiko festetan. Astoa 100 kilo gutxiagoko harriarekin egin zuen proba azkenean (mutilak 600 kilo eta astoak 500, beraz), lehia “bedintsuagoa” izateko. Astoak 58 pla...

Museko garaileak / Ibon Errazu Urrategiko festak / Ibon Errazu Goenatxo harria jasota / Ibon Errazu Urrategiko festak / Ibon Errazu Umeak puzgarrietan / Ibon Errazu Asto-gizon proba / Ibon Errazu Astoa harriari tiraka / Ibon Errazu Urrtegiko eta Madariagako taldea tiraka / Ibon Errazu

Lehia biziarekin, baina astoak irabazi zuen Asto-gizon proba Urrategiko festetan. Astoa 100 kilo gutxiagoko harriarekin egin zuen proba azkenean (mutilak 600 kilo eta astoak 500, beraz), lehia “bedintsuagoa” izateko. Astoak 58 plaza egitea lortu zuen, eta Urrategi eta Madariagako mutilen taldeak, berriz, 57 plaza eta hiru zinta. Antolatzailekak gustora agertu ziren festekin, “egun polita” izan zela azaldu du Jose Luis Garatek, eta “jendeak eskertu2 egiten dula hori. Eguraldiak lagundu zuela ere gaineratu du, “ez zuen euririk egin baina ezta hondartzara joateko eguzkirik ere, beraz, jende askok erabaki zuen hona etortzea”.

Musean 34 bikotek eman zuten izena; irabazleak Jaime eta Portu izan ziren. Bigarren postuan, berriz, Pello eta Patxi  gelditu ziren.

Otarrako zenbakia

Urtero legez, otarra bat zozkatu dute, eta jakinarazi dutenez, oraindik ez da sariduna agertu. Zinta horiko 5.118 zenbakia da irabazlea. garatek esan duenez, ostiral gauean, mus txapelketan saldutako zinta da, eta zenbakia agertzeko zain daude. Beraz, zenbaki hori duenak bi telefono hauetako batetara deitzeko esan dute: 656 785 080 edo 639 905 217.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide